Donostiako Udala Donostia Kultura Donostia 2016


Literaktum | Festival de letras y lenguajes | 2006 24-28 mayo


Zer da Literaktum? / sarrerara itzuli /

Aurkezpena /

Literaktum literatur gertakaria modu aktiboan, parte-hartzailean eta sortzailean jorratzeko Letren eta Lengoaien Festa gisa aurkezten da. Festa honek bestelako arte-moduekin ere lotzen du literatura, eta azken teknologiei, formatuei eta joerei irekirik dago.

Literaktum-en laugarren edizioa 2008ko maiatzaren 12tik 19ra burutuko da Donostian.



2008ko edizioaren balantzea /

Literaktum-en laugarren edizioaren amaieran, balantze ona publikoari eta edukiei dagokienez

Literatura saioon helburu nagusia proposamen-aukera zabala eskaintzea da, publiko mota bakoitzak bere lekua izan dezan, arreta berezia eskainiz literatura beste arte-sorkuntza batzuekin nahasteari.

Astelehenean abiarazi zen programazioa: mahai ingurua izan zen, eta Ixiar Rozas eta Angel Errok parte hartu zuten; Eli Tolaretxipik egin zituen moderatzaile-lanak. Euskal literaturaren beste joera batzuk aztertu ziren, bi egile bereziren ikuspegitik: batetik Angel Erro, literaturaz duen ikuspuntu grekolatindarretik, eta bestetik Itziar Rozas, literatura beste formula batzuekin nahasteko egitasmoa (Periferiak jaialdia) bultzatzen dutenetako bat.

Asteartean, Espido Freirek jende asko bildu zuen Okendo Kultur Etxean, eta gogoeta interesgarriak egin zituen, bai eta aholku batzuk eman ere literaturgintzara hurbiltzen direnei, hala nola umila izan eta batez ere idazle gisa hezteaz arduratu behar dela.

Asteazkenean, halaber, jende asko bildu zen Fernando Iwasaki idazle perutarrak eman Idazketa Lantegira. Gaia mikrokontakizuna zen, eta hauxe izan zen ideia nagusia: mikrokontakizunez inguratuta gaudela (nekrologikoak, horoskopoak, hiztegiko definizioak…), baina beste begi batzuez ikusten ohitu behar dugula, literaturaren begiz.

Literatur saiook helburu nagusietako bat publiko berrietara hurbiltzea da, eta hori ondo baino hobeto bete zen Ernest Lluch Kultur Etxean, Fernando Iwasakik moderatutako eztabaidan. Mauro Entrialgo binetagile polifazetikoak eta Deustuko Unibertsitateko irakasle Juan Manuel Díaz de Guereñuk hartu zuten parte. Bigarrenak zenbait liburu argitaratu ditu euskal komikiaren historiaz eta bilakaeraz. “Cómic y crítica social” titulupean, bi egileen elkarrizketa bertan ziren entzuleetara zabaldu zen, eta oso solasaldi bizia egin zen. Azkenean, komikiak eta literaturak, elkarrekin lotura asko dituzten bi munduek, bat egin zuten.

Ostiralean, Amir Valle kubatar idazleak eta urte askoan Gernika Gogoratuz egitasmoko zuzendari izandako Juan Gutierrezek historia belaunaldiz belaunaldi transmititzeaz jardun zuten, eta galdera bat utzi zuten, oroimen historikoa galtzen ari den garaian bizi ote garen. “Historia txikien” garrantziaz hitz egin zen, jende arruntaren, ahotsik ez dutenen historiaz.

Saiooi amaia emateko, ohiko bihurtu den ekitaldia izan zen, poesia Urumearen ertzean. Zehra Cirak poeta turkiar-alemaniarrak, Xenya Dyakonova ukrainarrak eta Angel Erro nafarrak beren poemak irakurri zituzten Benartegi baserriko zelaian, eta Iban Nikolai eta Iker Telleria musikariek (didgeridoo eta perkusioa, hurrenez hurren) giro berezia sortzen lagundu zuten.



Helburuak /

Literatur gertaera modu berri batean lantzea, lengoaia eta proposamen berritzaileen bitartez.

Literaturaren harrera aktibo eta kritikoa sustatzea.

Publiko berrien partaidetza bultzatu literatura beste arte-adierazpideekin harremanetan jarriz.

Literatur sorkuntza eta ekoizpena sustatzea.



Programazioa /

Aurreko urtetan bezala, aurten literaturaren inguruko hainbat proposamen eta formatu izango ditugu:
Mahainguruak; Idazketa tailerrak; Eztabaidak; Egileekin topaketak; Poesia errezitaldiak…


Zentroak /

Liburutegi Nagusia

Liburutegi Nagusia
Alderdi Eder z/g
20002 Donostia
Tfnoa.: 943.48.14.88
Faxa: 943.43.02.22
e-mail

Casares Kultur Etxea

Casares-Tomasene Kultur Etxea
Darieta bidea, 1
20017 Donostia
Tfnoa: 943.35.11.49
Faxa: 943.35.40.46
e-mail

Ernest Lluch. Amarako Kultur Etxea

Ernest Lluch. Amarako K.E.
Anoeta pasealekua, 7
20014 Donostia
Tfnoa.: 943.48.19.19
Faxa: 943.48.18.66
e-mail

Loiola Kultur Etxea

Loiola Kultur Etxea
Aralar kalea, 17
20014 Donostia
Tfnoa.: 943.45.46.05
Faxa: 943.47.34.98
e-mail

Okendo Kultur Etxea

Okendo Kultur Etxea
Nafarroa etorbidea, 7
20013 Donostia
Tfnoa.: 943.29.06.72
Faxa: 943.29.07.21
e-mail



Donostia Kultura 2009 ©copyright | Lege oharra · Datuen babesa | Laguntzailea Instituto Cultural Rumano