Anne Perry (Juliet Marion Hulme) Blackheath-en(Londres) jaio zen 1938ko urriaren 28an, baina haurtzaro eta nerabezaro gehiena Zelanda Berrian pasa zituen. Etxe-aldaketa eta gaixotasun ezberdinak zirela eta, bere eskolaratzea maiz eten zen, baina Lewis Carroll, Arthur Conan Doyle edo Agatha Christie bezalako idazleen liburuak sutsuki irakurtzeko aukera izan zuen. Bere aitak animatu zuen idaztera.
Idazle emankorra, ohiko eta izaera europarreko polizia-literaturaren fenomeno aparta da baina, generoaren beste zenbait best-seller ez bezala, estilo klasikoko arrazonamendu- eta ikerketa-segida interesgarrietatik haratago doa. Anne Perryk XIX. mendeko amaierako Britainia Handiaren gizarte-, ideologia-, politika-arazoetan eta kultura-giroan sakontzen du, unibertso victoriarraren konplexutasuna maisuki azaltzea ahalbidetuko dien sakontasun handia emanaz bere pertsonaiei. Bere idazle karrera 70ko hamarkadaren amaieran hasi zuen, arrakasta handia bere lehen eleberriarekin lortuz (The Carter Street Hangman, 1979); liburua, idatzi eta hamar urtera argitaratu zen. Thomas Pitt polizia eta Charlotte bere emazte azkarra liburu horren protagonistak dira. Horiek, William Monk inspektorea eta Hester bere laguntzailearen segidarekin batera, nazioarteko ospea eman zioten pertsonaiak dira. Gizarte victoriarraren argi-ilun eta anbiguotasunen birsorkuntza apartekoari, bikainki zizelkatutako pertsonai kutun eta bilbe sendo eta adimentsuei esker, milioika irakurleren arreta lortu du mundu osoan zehar.
Ezagutza zabal eta kultura handiko emakumea da. Operazalea, zenbait testu greko, latino eta italiarrak (Dante Alighieriren Divina Comedia azken horien artean) itzuli ditu ingelesera.
Bere intimitatearen oso arduratsua, Portmahomack hiribilduan bizi da, Eskozia iparraldean.
Donostia Kultura
2009 ©copyright | Aviso
Legal · Protección
de datos | Colabora 