donostiakultura.com

Literaktum | Letren eta lenguaien festa | 2009 25-30 maiatza


Dokumentazioa / itzuli / sarrerara itzuli /

Aritz Gorrotxategi /
Donostia, 1975 /

Aritz Gorrotxategi

Zuzenbidean lizentziatua, EHUko irakasle izan zen 2000 eta 2002 bitartean. Zutabegile, hedabide askorekin (idatzizko zein digitalak) egin du lan: Diario Vasco (Bai horixe, Leihatila), Berria, Gaztetxulo, Irutxulo, Irutxuloko Hitza… Halaber, literatura-kolaborazio ezberdinak egin ditu: Ostiela, Bart, Hegats… Egun, telebista-gidoilari gisa ari da. Bere jarduera literatura-kritika eta zinean zentratu da nagusiki.

Poesia- eta narratiba-sari ezberdinak jaso eta gero, Irun Hiria saria irabazi zuen, 2000an, Kafkaren labankada eleberriarekin. 2001ean Gipuzkoako Foru Aldundiak sustaturiko literatura-sorkuntzako beka lortu zuen eta hiru urte beranduago, erakunde berak Koldo Mitxelena beka eman zion. Literatura-genero ezberdinak landu ditu. Taxi bat Hamletentzat (2002) eta Zaldi hustuak (2007) poema-bildumak; Egurra Pinotxori ipuin-liburua (2002) eta Kearen truke eleberria nabarmentzekoak dira bere lanen artean. Berriki, Poesía del pensamiento proiektuan egin du lan Durangon eta Donostian. 

Aritz Gorrotxategi Literaturaren Zubitegian




Donostia Kultura 2009 ©copyright | Aviso Legal · Protección de datos | Colabora Instituto Cultural Rumano