donostiakultura.com

Literaktum | Letren eta lenguaien festa | 2009 25-30 maiatza


Dokumentazioa / itzuli / sarrerara itzuli /

Borja Crespo /
Bilbo, 1971 /

Borja Crespo

Arte ederretan lizentziaduna, ikus-entzunezkoen espezialitatean hain zuzen ere, hainbat film labur eta bideo-klip zuzendu ditu. Snuff 2000 da ezagunena, M.A. Martín marrazkilari ospetsuaren komiki izenkidean oinarritua. Bideo-klipak ere zuzendu ditu ere Fangoria, El sueño de Morfeo, Deluxe, Atom Rhumba eta Kepa Junkera bezalako taldeentzat…

Peñiscolako Nazioarteko Zinema Jaialdiaren zuzendari izan ondoren (2003-2005), Arsénico P.C. ekoizpen-etxean eta kultura-ekitaldietako (Getxoko Komiki Azoka, Malagako Zinema Jaialdia, etab.) aholkulari eta koordinatzaile gisa aritu zen. Marrazkilari gisa, zenbait erreferentzia argitaratu eta Subterfuge Comix argitaletxe independentea zuzendu zuen. Kinky Hoodoo Voodoo, Sofía, Avant Pétalos Grillados bezalako laburmetraien ekoizle-kide izan da.

Zinema, komiki eta tendentzien inguruan idazten du hedabideetan, El Correo eta Grupo Vocentoko beste batzuentzat batez ere, eta liburu espezializatuak sinatu ditu. Dibulgazio-sarirako hautagai da Bartzelonako Nazioarteko Komiki Azokan.

Borja Cresporen webgunea




Donostia Kultura 2009 ©copyright | Aviso Legal · Protección de datos | Colabora Instituto Cultural Rumano