Literatura errumaniar berriaren talentu gazteetako bat da. El titiritero y otros insomnios (2003) bere lehen liburuak sari asko jaso ditu; Mihai Eminescu Opera Prima Sari Nazionala eta literatura-debut onenari Promethevs Saria, besteak beste.
El Circo (2005, Akademia Errumaniarraren Poesia-Saria) eta Una estación en Berceni (2009) poesia-liburuak argitaratu ditu.
Zenbait eleberri itzuli ditu frantsesetik, baita poesia ingelesa eta italiarra ere. Bere olerkiak alemanez, frantsesez, polonieraz, serbieraz, eslovenieraz, espainieraz, txekieraz, bulgarieraz eta koreeraz argitaratu dira. Bukaresten 2008an estreinatutako Deformaciones antzerki-lanaren egilekide da.
Donostia Kultura
2009 ©copyright | Aviso
Legal · Protección
de datos | Colabora 