donostiakultura.com

Literaktum | Letren eta lenguaien festa | 2009 25-30 maiatza


Dokumentazioa / itzuli / sarrerara itzuli /

F�lix Romeo /
Zaragoza, 1968 /

Félix Romeo

Madrilgo Residencia de Estudiantes-en bekadun izan zen. Kartzelan egon zen intsumisio-delituagatik eta Fernando Truebak bere kartzela-egonaldiari buruzko laburmetraia egin zuen Lumière et compagnie film luzerako; aipatu filmean David Lynch, Spike Lee, Win Wenders eta Michael Haneke-k parte hartu zuten, besteak beste.

La Mandrágora TVEko kultura-saioa zuzendu zuen bost urtez, Lara L�pezek aurkeztua eta Ondas Saria jaso zuena.

Hiru eleberri argitaratu ditu: Dibujos animados (Ícaro saria), Discothèque eta Amarillo. Azken horretan, 1992an Bartzelonan bere buruaz beste egin zuen Chusé Izuel (Todo sigue tranquilo liburuaren egilea) bere lagunaren istorioa kontatzen du. Writer in residence izan zen Aberdeeneko Unibertsitatean (Eskozia), 2004-05 ikasturtean. Hedabide ezberdinetan kolaboratzen du: Radio 3, ABC, Letras Libres, Revista de Libros, Heraldo de Aragón...

Felix Romeo Wikipedian




Donostia Kultura 2009 ©copyright | Aviso Legal · Protección de datos | Colabora Instituto Cultural Rumano