donostiakultura.com

Literaktum | Letren eta lenguaien festa | 2009 25-30 maiatza


Dokumentazioa / itzuli / sarrerara itzuli /

Jabier Muguruza /
Irun, 1960 /

Jabier Muguruza

Bost urterekin akordeoia jotzen hasi bazen ere, bere musikari ibilbidea 1989an hasi zen, sensu stricto, haurrei zuzenduriko Ja, ja lehen diskoa grabatu zuenean. 1990ean Les Mecaniciens pop-jazz taldea sortu zuen, hiru disko grabatuz. Taldea 1993an disolbatu zen baina Jabier kantautore gisa hasi zen abesten, rock, pop eta jazz ukituko musikarekin. 1996ean, kantautore alderdi horrekin batera, Joxe Ripiau taldea sortu zuen anaia Iñigo eta Sergio Ordóñezekin. Lau disko argitaratu zituzten, taldea 2000an disolbatu zen arte. Bakarkako bere ibilbidean zehar, bederatzi lan argitaratu ditu guztira eta gehienek musika-kritikarien txaloaldia lortu dute.

Bere literatura-ibilbidea 90eko hamarkadaren hastapenetan hasi zuen, Emak Bakia literatur taldea sortuz Bernardo Atxaga, Ruper Ordorika eta Jose Mari Iturralderekin batera.

Idazle gisa, haur-literaturako sei liburu argitaratu ditu Jabierrek: Sei lagun, sei sekretu (1994), Gabon Guanito (1995), Sebas leihotik begira (2001), Zubi misteriotsuan (2001), Asteburu bat tren zaharrean (2004) eta Amapola oporretan (2006). Era berean, bi ipuin-liburu ditu idatziak helduentzat: Bizitza pusketak (1996) eta Laura kanpoan da (1999). Azken urteotan artikulu asko idatzi ditu hedabide ezberdinetan.

Jabier Muguruzaren webgunea




Donostia Kultura 2009 ©copyright | Aviso Legal · Protección de datos | Colabora Instituto Cultural Rumano