donostiakultura.com

Literaktum | Letren eta lenguaien festa | 2009 25-30 maiatza


Dokumentazioa / itzuli / sarrerara itzuli /

Olvido Garc�a Vald�s /
Santianes de Pravia, 1950 /

Olvido García Valdés

Oviedoko Unibertsitateko Filologia Erromanikoan eta Valladolideko Unibertsitateko Filosofian lizentziaduna. Gaztelera eta Literaturako irakasle izan zen Toledon eta Toulouseko Cervantes Institutua zuzendu zuen.

Ondorengo poesia-liburuak argitaratu ditu: El tercer jardín (1986), Exposición (1990, Literaturako Ícaro Saria), Ella, los pájaros (1994, Leonor Poesia Saria), Caza nocturna (1997), Del ojo al hueso (2001), La poesía, ese cuerpo extraño (antologia) (2005), Y todos estábamos vivos (2006). Esa polilla que delante de mí revolotea. Poesía reunida (1982-2008) lanak orain arteko bere poesia biltzen du.

Teresa de Jesús (2001) biografia-saiakera, katalogoetarako eta arte-erakusketetarako testuak eta literatura-hausnarketako lanak ere idatzi ditu.

Pier Paolo Pasoliniren bi liburu itzuli ditu, eta Monika Zgustovarekin batera, El canto y la ceniza. Antología poética (2005) liburua, Anna Ajmátova eta Marina Tsvetáievaren antologia zabala ere. Los Infolios aldizkariko zuzendari-kide da 1987tik; El signo del gorrión (1992-2002) aldizkariko sortzailetako bat eta argitalpen-batzordekide izan zen, eta era berean, Hablar/Falar de poesia (1996-2002) aldizkari espainiar-portugaldarraren batzorde iraunkorreko kide izan zen. Bere olerkiak poesia garaikideko antologia ospetsuenetan ageri dira eta hizkuntza askotara itzuli dira. Poesia Sari Nazionala lortu zuen 2007an Y todos estábamos vivos lanarekin.

Olvido García Valdés Wikipedian




Donostia Kultura 2009 ©copyright | Aviso Legal · Protección de datos | Colabora Instituto Cultural Rumano