1977an jaio zen, Buenos Aires-en, eta hantxe pasatu zuen haurtzaroa. Musikari etorkinen semea, Granadan hazi zen gero, eta hango unibertsitatean ikasi eta literatura hispanoamerikarreko irakasle izan zen. 22 urte besterik ez zituela, Herralde sariko finalista izan zen Bariloche izeneko lehen eleberriari esker (Anagrama), zeina urteko 10 onenetako bat izan baitzen El Culturalaldizkariaren arabera. Hurrengo eleberriak La vida en las ventanas (Espasa), Una vez Argentina (Anagrama) eta El viajero del siglo (Alfaguara) izan ziren. Azkenak Alfaguara saria irabazi zuen 2009an, eta espainieraz idatzitako 5 eleberri onenen artean bozkatu zuten El País eta El Mundo egunkarietako kritikariek. Ipuin-liburuak, aforismoak, bidaia-liburuak eta poesia ere idatzi du. Besteak beste, Poesiako Hiperión saria irabazi du.