12 urte zituela izan zuen lehen zine-esperientzia. Lehen argazki-bilduma, Wij zijn 17 (17 urte ditugu), bost urte geroago agertu zen, 1955ean. Parisko IDHECen egin zituen ikasketak, eta, ondoren, lehen filmak zuzendu zituen. 1977tik aurrera, kronika bat sinatzen hasi zen Skrien zine-aldizkarian. Film eta dokumentalez gainera, Van der Keuken-ek argazki-bildumak, instalazioak eta erakusketak egin ditu, bai eta mintegiak eman ere Europa eta Estatu Batuetako zenbait zine-eskolatan.