Etorkin andaluzen semea da Oliver, eta 14 liburu idatzi ditu. Hauek dira azkenak: Mein andalusisches Schwarzwalddorf (Nire herri oihanbeltztar andaluza, saiakerak, 2007), eta Fahrtenschreiber (Tacografoa, poemak, 2010), biak ere Suhrkamp argitaletxean kaleratutakoak. Alemanez idatzitako poesia garaikideko ahotsik nabarmenetako bat da, eta bere poemario batzuek sari garrantzitsuak irabazi dituzte.