Donostiako agertokietako lekuko eta protagonista izan da, eta 80ko hamarraldiaren hasieran UHF taldean ibili zen (Donosti Sound). 90ekoan, berriz, Amor a Traición taldeko liderra izan zen, eta milurtekoa aldatzearekin batera Deriva sortu zuen. Poch zenaren adiskide honek egiteko eta esateko modu berezi bat du, eta, horri esker, leku nabarmena du espainieraz kantaturiko pop eta rockeko egile hoberenen artean.Dylan, Reed edo Cohen ditu bere erroetan, baina baita Pessoa edo tangoa ere.