2014ko maiatzaren 8tik 17era Literaktum jaialdiaren edizio berri bat burutuko da Donostian, bere bederatzigarren edizioa hain zuzen ere. Jaialdi honen helburu nagusia pentsamendu kritikoa, hausnarketa eta ezagutza bultzatzea da. Bere oinarriak hitza eta pentsamendua dira, letra eta lengoaien arloak bereziki zainduz. Literaktum jaialdiak ikuspegi anitza du, diskurtsoa, irudia, arte eszenikoak eta musikalak batzen dituena, eta mestizajea ezaugarri garrantzitsuena delarik.