Erroman eman zien hasiera kantu-ikasketei, eta ondoren, AEBetara aldatu zen, bere prestakuntzari jarraipena ematera. 1990. urtean egin zuen debuta, Palm Beach-en (AEB). 1993. urtean Metropolitan Opera National Council Auditions (New York) eta International de Voix d�Opera Pl�cido Domingo (Paris) lehiaketak irabazi zituen. Handik aurrera, ibilaldi bikain bati eman zion hasiera nazioartean, eta munduko antzokirik garrantzitsuenetan aritu zen. 1999. eta 2006. urteen artean, hainbat sari eskuratu zuen, eta Winterthur Fundazioko Patronatuko kide, C�dizeko Arte Ederren Errege Akademiako akademiko, Euskaldun Unibertsal eta Fundaci� Orfe� Catal�-Palau de la M�sica-ko patroi izendatu zuten.
Donostia Kultura
2009 ©copyright | Lege
oharra · Datuen
babesa | Laguntzailea 