Donostiako Udala Donostia Kultura Donostia 2016


Literaktum | Festival de letras y lenguajes | 2006 16-20 mayo


Dokumentazioa / itzuli / sarrerara itzuli /

Juan Gutiérrez /
Madrid, 1932 /

Juan Gutiérrez

Bide ingeniaria, Juan Gutiérrez Hanburgora joan zen filosofia ikastera. 1967an fakultatetik kalera irten zen Vietnamgo gerraren aurkako eta ia guztiaren aurkako mugimenduan murgiltzeko. Zortzi urtez lan egin zuen ontziola batean, behargin eta gizarte laguntzaile gisa.

Ekologia-zentroa zuzendu zuen Madrilen, bakerako eta gatazken ebazpenerako zentroa sortu zuen Gernikan eta bertako zuzendari izan zen 14 urtez. Hamar urte eman zituen euskal gatazkaren protagonista politikoen arteko bitartekari gisa. Egun zio politikoko indarkeriaren biktimen elkartekin egiten du lan.




Donostia Kultura 2009 ©copyright | Lege oharra · Datuen babesa | Laguntzailea Instituto Cultural Rumano